XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusi den legez, tortsioaren azalpen bete-betea aurkitzeke dago.

Agian, abantail garrantzitsuagoak kodifikatzen dituen gene-multzoren baten efektu pleiotropiko besterik ez da izanen.

Ez dago argi.

Edozelan ere, begi bistakoa da, tortsioak arazo larriak ekarri dituela aldean.

Ondoren begiztatuko ditugu.

Tortsioaren ondorioz sorturiko desabantailarik larriena, uzkia buru gainean ipintzea da, horrela, brankia eta zentzumen-organoetako ura uhertu egiten bait da.

Hori dela eta, agertzen den lehen joera ebolutiboa eragozpen hori ekiditera, hots gorotzak aurre-aldetik egoztera saiatzen da.

Esaten ari garenaren froga, zenbait fosiletan eta bizirik dirauten espezie primitibo batzutan aurki daiteke.

Tortsioak, eta beronen osteko barrunbe palealaren aurre-aldeko parakuntzak, eite berria ematen die gasteropodoei; izan ere, jadanik ez dira protogasteropodo izanen, prosobrankio baizik.

Lehendabiziko prosobrankioak Goi-Kanbrikoko fosilak omen dira.

Ondorengo 200 milioi urtetan zehar, ia Paleozoikoaren amaiera arte, prosobrankio gehienak arkeogasteropodoen ordenekoak dira.

Gorotzen arazoa konpontzeko asmaturiko irtenbide bakunak definitzen du orden hau: uzkia gorantz biratuta dago, maskorraren kamer berezi bati doitzen zaiolarik (ik. 5.8 ird.).

Maskorra haziz doan heinean, kamerra arraildura bilakatuko da; selenizona berbaz izendatzen da.

Prosobrankiorik zaharrenek maskor planospiral arraildunak edukitzen zituzten sarritan (ik. 5.2 ird.), baina ez beti, formari zegokiolarik, maskorrek aniztasun zabala bait zuten, egun gertatzen den moduan.

Honelako parakuntza duten gaur eguneko espezieetan, arnas korronteak aurreko aldetik sartzen dira barrunbe palealera, firu brankialetan zehar zirkulatzen dira, uzkia igaro eta gero dortsalki irteteko, bide batez gorotzak ilkitzen dituztelarik (ik. 5.9, 5.10 ird.).